LAZKAO // Maider Urretabizkaia margolari lazkaotarrak pintura erakusketa zabaldu du, Lazkaon bertan. Aldasoro Berri tabernako hormetan jarri ditu bere margolan batzuk, eta urtarril osoan egongo dira ikusgai, 31ra arte. Begirada eta ispiluak izenburupea...
Maider Urretabizkaia, Lizarrustiko parketxean jarritako bere lanen erakusketan.
Maider Urretabizkaia margolari lazkaotarrak pintura erakusketa zabaldu du, Lazkaon bertan. Aldasoro Berri tabernako hormetan jarri ditu bere margolan batzuk, eta urtarril osoan egongo dira ikusgai, 31ra arte.
Begirada eta ispiluak izenburupean, hamabost lanek osatzen dute bilduma. Margotzeko teknika desberdinak erabili ditu Urretabizkaiak.