509 beasaindarrek erabili dute Goiz Alzheimer
Urtebete bete da Beasaingo Udalak, Cita Alzheimer Fundazioarekin eta Beasaingo Osasun Etxearekin lankidetzan, Goiz Alzheimer proiektu aitzindaria martxan jarri zuenetik. Alzheimer gaixotasuna garaiz atzematea da egitasmoaren helburua nagusia. Izan ere,...
Urtebete bete da Beasaingo Udalak, Cita Alzheimer Fundazioarekin eta Beasaingo Osasun Etxearekin lankidetzan, Goiz Alzheimer proiektu aitzindaria martxan jarri zuenetik. Alzheimer gaixotasuna garaiz atzematea da egitasmoaren helburua nagusia. Izan ere, «egun dauden tratamenduek eta sendagaiek gaixotasuna atzeratu baitezakete eta bizi kalitatea hobetu beste hainbat abantaila askoren artean». Beasaindarren artean erantzun ona izan dute eta emaitza «oso onak» eman ditu udalaren esanetan. 65 urtetik gorako 509 lagun joan dira Urbieta etxean egokitutako bulegora oroimen azterketak egitera; 65 urtetik gorakoen %15a.
Bertako hiru psikologoek oroimenari buruzko lehenengo probak egin ondoren, 509 lagunetatik 233k bigarren azterketa sakonago bat egiteko aukera izan dute, Cita Alzheimer fundazioak Donostian duen egoitzara joanda. Udalak emandako datuen arabera, 233 horietatik, 179 joan dira.
Hitzordua hartu
Goiz Alzheimerren zerbitzua erabili nahi dutenek hitzordua hartu behar dute aurretik, 943 54 12 36 telefonora deituta edo goiz@beasain.eus posta elektronikora mezua idatzita. Astelehenetan dago kontsulta irekita, 16:00etatik 20:00etara.