Beasainek husna berdindu du Amurrioren aurka Loinatzen
Larunbatean Zamudion jokatuko du. Hirugarren mailako sailkapenean buru jarraitzen du Urtzi Arrondoren taldeak.
Elurragatik larunbatean jokatzekoa zen atzeratutako Beasain eta Amurrioren aurka partida atzo iluntzean jokatu zen Loinatz futbol zelaian.Beasaindarrek ondo jokatu bazuten ere, ezin izan zuten garaipenaren golik sartu, eta husnako berdinketarekin amaitu zen partida. Larunbatean 17:30ean, Zamudioren zelaian jokatuko du. Lidertzan jarraitzen du Beasainek. Gainerako Beasain KE-ko taldeen asteburuko egutegia ondorengoa da: