Maratoirik ikusgarriena
Salomon Golden Trail Series zirkuitu berriko lehen proba izango da, besteak beste, Zegama-Aizkorri. Maiatzaren 27an izango da. Kilometro Bertikala Munduko Kopan sartuko da bigarren urtezDatorren astelehenean zabalduko dute 2018ko Zegama-Aizkorri mendi ...
Salomon Golden Trail Series zirkuitu berriko lehen proba izango da, besteak beste, Zegama-Aizkorri. Maiatzaren 27an izango da. Kilometro Bertikala Munduko Kopan sartuko da bigarren urtez
Datorren astelehenean zabalduko dute 2018ko Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea, eta otsailaren 2ra arte egongo da horretarako aukera. 500 dortsal aterako dituzte, eta 225 izango dira otsailaren 23an Zegaman zozkatuko direnak. Mendi maratoiaren 17. edizioa maiatzaren 27an jokatuko da, goiz berean VII. Junior-traila, eta bi egun lehenago, maiatzaren 25ean, Kilometro Bertikala.Migu Run Skyrunner World Series 2018 txapelketarako (International Skyrunning Federation erakundeak antolatutako mendiko lasterketen munduko txapelketa), Skyrunner National Series 2018 txapelketarako (FEDMErekin batera antolatzen diren Espainia, Andorra eta Portugalgo mendiko lasterketen txapelketa), eta Salomon Golden Trail Series zirkuitu berrirako (mundu osoan zehar egiten diren 5 lasterketa) proba puntuagarria izango da aurten Zegama-Aizkorri entzutetsua.
Bertikala Munduko Kopan
Kilometro Bertikala, berriz,bigarren urtez jarraian sartuko da Munduko Kopan. «Albiste ona da benetan, gure asmoa baita proba hobetzen joatea eta probak bilakaera bat izatea. Honek egonkortasuna eta izen ona ematen dizkio», azaldu du Amezti mendi elkarteko Ainhoa Txurrukak. Kilometro Bertikala Skyrunner National Series txapelketarako eta Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Guztira 200 parte hartzailerentzako tokia izango da. Junior trailarekin ere «pozik» daude antolatzaileak, urtetik urtera partaide kopurua goraka doalako.
Lasterketaren zutarriak
Joseba Izagirre Zegamako alkateak, bestalde, probaren zutarriak sortu zireneko berberak direla gogoratu du: 500 boluntariotik gora; proba Aizkorri-Aratz parke naturalean egiten dela; eta ingurumenarekiko errespetua. «Herritarren, boluntarioen, kirolarien, ikusleen eta erakundeen ahalegin bateratuen isla da, eta borondatezko lanaren, eskuzabaltasunaren eta doakotasunaren balioei eusten die». Mendi maratoia atzo eguerdian aurkeztu zen Gipuzkoako Foru Aldundian, Goizane Alvarez kirol zuzendaria ere bertan zela.