‘Obra de Dios’ antzezlanean aldaketak

20:00etako emanaldia hilaren 18an izango da eta ez hilaren 19an. Sarrerak aldatu edo itzuli egin daitezke.

ObraDeDios

Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaia programako lehenengo emankizunean azken orduko aldaketa bat egon da: hasiera batean hilaren 19an, 20:00etan, aurkeztekoa zen ‘Obra de Dios’ antzezlana, hilaren 18an izango da, ordu berean. Bigarren emanaldia, hilaren 19an izango da, 22:15ean.

Beraz, emanaldi horretarako sarrerak erosi dituztenek bi aukera dituzte udalak jakinarazi duenez: “aldatu, edo itzuli nahi izan ezkero, bidali posta elektroniko bat antzokia@usurbe.net helbidera edo deitu 943 883 757 telefonora edo pasa leihatilatik ohiko ordutegian”.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend