Bigarren urtez jarraian, Olaberriko Zirkuituan DMT Kopa jokatuko da, aurtengo urtean zehar. Minimoto, minimotard eta scooter motoekin lasterketak izango dira. Bost jardunaldi antolatu ditu DMT Team taldeak: martxoaren 18an, maiatzaren 20an, uztailaren ...
DMT motorrak Olaberriko zirkuitoan. / Argazkia: Donostia MotorTeam
Bigarren urtez jarraian, Olaberriko Zirkuituan DMT Kopa jokatuko da, aurtengo urtean zehar. Minimoto, minimotard eta scooter motoekin lasterketak izango dira. Bost jardunaldi antolatu ditu DMT Team taldeak: martxoaren 18an, maiatzaren 20an, uztailaren 29an, irailaren 16an eta azaroaren 4an.
Haurrentzat bideratutako moto txapelketa da DMT Kopa. Parte hartzeko, motoak eta ekipazioa alokatu ahalko dira.
Lau arlotan garatuko da txapelketa: minimotoak, 90eko minimotardak, 160ko minimotardak eta scooterrak. Hasiberrien eta amateurren mailak bereiziko dituzte bakoitzean.
Sariak eta bekak
Aurreneko hiru sailkatuek sari bereziak jasoko dituzte, eta DMT taldearekin lehiatzeko aukera.