Haurren dantza txapelketak Latxartegi aretoan
KULTURA// Bihar larunbata, XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku eta XVII. Gazteen Soinu Zahar (Neskatxena) Txapelketako ligaxkaren lehenengo saioak jokatuko dira. 16:30etik aurrera izango dira Latxartegi aretoan. Sustraiak dantza taldeak sustatu du ekita...
KULTURA// Bihar larunbata, XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku eta XVII. Gazteen Soinu Zahar (Neskatxena) Txapelketako ligaxkaren lehenengo saioak jokatuko dira. 16:30etik aurrera izango dira Latxartegi aretoan. Sustraiak dantza taldeak sustatu du ekitaldia. Hiru legazpiarrek parte hartuko dute: Ane Arrizabalagak, Nahia Lopezek eta Maider Encinak, hirurak Sustraiak taldekoak.