Matematikaren ezustekoak eguneroko bizitzan hizpide
Gaur hasiko da Lemniskataren 'Urtarrila, matematikaren bila' zikloa Igartzan. Aurretik Matematika argazki lehiaketako sari banaketa egingo daFernando Corbalan matematikariaren hitzaldiarekin hasiko da Lemniskataren Urtarrila, matematikaren bila zikloa;...
Gaur hasiko da Lemniskataren ‘Urtarrila, matematikaren bila’ zikloa Igartzan. Aurretik Matematika argazki lehiaketako sari banaketa egingo da
Fernando Corbalan matematikariaren hitzaldiarekin hasiko da Lemniskataren Urtarrila, matematikaren bila zikloa; lau hitzaldietan lehenengoa. Eguneroko bizitzako matekamatikaren ezustekoak azalduko ditu gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian. Corbalan matematikan lizentziaduna, eta Filosofia eta Letretan doktorea da. Aragoako Gobernuko dibulgaziorako Matematica Vital programako koordinatzailea da. Horrekin batera, RSME-ko dibulgazio komisioko kidea eta Divulgamat atariko zuzendariordea da. Matematika eta komunikabideen arteko harremanak, joku matematikoak eta egunerokotasunean matematikaren presentzia eta horiek nola helarazi hiritarrei aztertu du.
Sari banaketa
Hitzaldiaren aurretik, IV. Matematika argazki lehiaketako sariak banatuko dira. Lehiaketara aurkeztutako argazki aukeratuen erakusketa ere ikusgai egongo da. Larunbatean, berriz, 19:00etan, Usurbe Antokiko erakusketa aretoan inauguratuko dute erakusketa; hilaren 21era arte egongo da irekita.