Goizeko saioa jokatu dute Espainiako Ziklo-Kros txapelketan
Atzo arratsaldeko 16:00etan hasi zen asteburu honetan Legazpin jokatuko den Espainiako Ziklo-kros Txapelketa. Autonomi erkidegoetako taldekako errelebo lasterketa jokatu zen.
Gaurtik aurrera, banakako probak jokatuko dira. Master 50 eta 60 kategoriako parte hartzaileak izan dira irteten lehenak goizeko 09:30etan. Gizonezko Master 60B (65 urte edo gehiago) kategorian Borja Bergaretxe izan da onena. Master 60A (60-65 urte) kategorian Jose Adolfo Ficak irabazi du. Master 50B (55 urte edo gehiago) eta master 50A (55-55 urte) kategorietan Jose Lorenzo Esteban eta Xabier Mendiaraz izan dira onenak hurrenez hurren.
Master 50-60 lasterketak amaitu ostean hasi da Master 40en lasterketa. Master 40B mailan Marco Prieto izan da azkarrena eta 40 A mailan Agustin Navarro. Kadeteen lasterketak eman dio amaiera goizari. 12:00ak aldera abiatu da,ordu erdi beranduago helmugaratu da Alain Suarez, bigarren izan da Iker Ugarte eta hirugarren Daniel Criado.
14:30etan emango diote hasiera arratsaldeko saioari Master 30 mailako lasterketarekin. Hauen ondoren 23 urte azpiko lasterketa egingo da.