Gerriko ikerlan bekara lanak aurkezteko epea ostiralean agortuko da
Gerriko kultur elkarteak, Maizpide euskaltegiak eta Lazkaoko Udalak egina dute XVIII. Gerriko Ikerlan Bekaren deialdia. Goierriri dagokion edozein zientzia-azterketa egiteko da, edozein arlotako ikerketa bultzatzeko helburuarekin. 7.000 euroz hornitua ...
Beka lortu nahi dutenei ostiralean 12:00etan bukatuko zaie eskaera aurkezteko epea. Proiektu zehatza bibliografiarekin (15 bat orrialdekoa), eta kartazal itxian ikertzaileen datuak eman behar dira. Epaimahaiak martxoaren 16an jakinaraziko du erabakia.