Kup eta Vocalia abesbatza taldeen kontzertuarekin hasiko da larunbatean Igartza Musika ziklo berria

Ruper Ordorikaren `Guria ostatuan' disko aurkezpenarekin bukatuko da urteko lehenengo seihilabeteko egitaraua.
Arantxa Gastesi, Aitor Aldosoro eta Xabier Sarasola.

Arantxa Gastesi, Aitor Aldosoro eta Xabier Sarasola.

2016an Beasainen Igartza Musika egitaraua antolatzen hasi zirenetik, 3.000 herritarrek entzun dituzte estilo desberdinetako goi mailako kontzertuak; ia guztiak dohainik. Ekainaren 1era bitarteko egitaraua aurkeztu berria dute Igartzako jauregian Xabier Sarasolak, Arantxa Gastesik eta Aitor Sarasolak. Oraingoan ere, aniztasuna hartu dute kontuan egitaraua antolatzeko garaian.

Egitaraua

  • Hilaren 20an. Kup eta Vocalia, Loinazko San Martin basilikan.
  • Otsailaren 18an. Tutti Frutti jazz taldea. Igartzako jauregian.
  • Martxoaren 18an. Conductus Ensemble Orkestra eta Loinatz Abesbatzaren kontzertua, Mozarten Requiema. Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
  • Martxoaren 23an. Musikeneko Sinfonietta, Usurbe Antzokian.
  • Apirilaren 20an. Ander Letamendiaren Gure zortzikoa hitzaldia, Igartzako jauregian.
  • Apirilaren 22an. Tolosako Udal Txistulari Banda, Igartzako jauregian.
  • Maiatzaren 4an. II. Igartza Musika Bekako  irabazleen kontzertua,  Igartzako jauregian: Alejandro Saul biolontxelo jotzailea eta Hector Alganza biolin jotzailea.
  • Ekainaren 1ean. Ruper Ordorikak kontzertu akustikoan Guria Ostatuan diskoa aurkeztuko du, Igartzako jauregian.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend