Udal zergen ordainketak itzultzeko diru laguntza eska liteke Lazkaon
Lazkaoko Udalak hainbat udal zergatan eta tasatan ordaindutakoa berriz berreskuratzeko laguntza deialdia egin du. 2017. urtean zehar, hiru zerga desberdinetan kobratutakoa osorik edo erdia itzuliko die, gutxieneko zenbait baldintza ekonomiko betetzen d...
Ohiko etxebizitzako uraren eta estolderiaren tasa, hondakin bilketaren tasa eta Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga sartzen dira laguntza programan. Eskaerak aurkezteko epea atzo hasi zen, udaletxean, eta otsailararen lehenera arte.
Kide eta sarreren arabera
Bost kide edo gehiagoko familietan, sendi osoaren urteko diru sarrera 35.000 euro baino gutxiagokoa badute, zerga-ordainketaren %100 berreskuratuko dute. Urtean 45.000 eurora iristen ez badira, %50eko hobaria aplikatuko zaie.
Hiru edo lau kideko familietan, berriz, 21 urtetik gorakoa bakarra denean, familiari beste kide bat gehiago kontatuko zaio.