Maria Jesus Atinek ehun urte bete eta ospatu ditu
Gabiriako Altzibar baserrian jaiotako Maria Jesus Atinek ostegunean, urtarrilaren 11n bete zituen ehun urte. Zumarragara joan zen bizitzera, Inazio Rodriguez albaitariarekin ezkondu ondoren. Senarra jubilatu zenez geroztik, Donostian bizi da. Mendeurre...
Gabiriako Altzibar baserrian jaiotako Maria Jesus Atinek ostegunean, urtarrilaren 11n bete zituen ehun urte. Zumarragara joan zen bizitzera, Inazio Rodriguez albaitariarekin ezkondu ondoren. Senarra jubilatu zenez geroztik, Donostian bizi da. Mendeurrena seme-alabekin, familiartekoekin eta Bixente, Eduardo eta Eulogia senideekin —argazkian, Mariajesus ezkerretik bigarrena da— ospatu zuen.