'Miserableak' musikalaren bigarren zatia emango dute
MUSIKA // Gaur, 18:30etik aurrera, Miserableak musikalaren bigarren atala emango dute Kultur Etxeko areto nagusian. Musikalak Victor Hugo (1802-1885) idazle frantsesak sortutako titulu bereko nobela du oinarri. Musika Claude-Michel Schönberg-ena da. X...
MUSIKA // Gaur, 18:30etik aurrera, Miserableak musikalaren bigarren atala emango dute Kultur Etxeko areto nagusian. Musikalak Victor Hugo (1802-1885) idazle frantsesak sortutako titulu bereko nobela du oinarri. Musika Claude-Michel Schönberg-ena da. XIX. mendeko Frantzian girotua, Jean Valjean preso ohiaren istorioa kantuz kontatzen du musikalak. Valjean-ek hemeretzi urte egin ditu kartzelan ogi puska bat lapurtzeagatik.