Udalaren informazioa bi panel digital berritan
Barrendain eta Bideluze plazetan bi informazio panel digital berri jarri ditu Beasaingo Udalak, «herritarrei udalaren eta herriari buruzko intereseko informazioa eta jakinarazpenak modu eraginkorragoan helerazteko tresna gisa». Jarritako bi panel dig...
Barrendain eta Bideluze plazetan bi informazio panel digital berri jarri ditu Beasaingo Udalak, «herritarrei udalaren eta herriari buruzko intereseko informazioa eta jakinarazpenak modu eraginkorragoan helerazteko tresna gisa». Jarritako bi panel digitalak Erauskin plazan dagoenaren berdinak dira. «Puntako teknologia dute eta urrunetik panela garbitasunez ikusteko aukera ematen du».