Zegamako Bele Gazte gaztelekuko neguko egitaraua aurkeztu dute
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak urteko lehenengo hilabeteetako egitaraua aurkeztu du. Lehiaketak, Santa Ageda eskea, pelikula emanaldiak, eskulanak eta sukaldaritza tailerrak egongo dira, besteak beste.Larunbat honetan, 17:30ean, partaide berriei harre...
Larunbat honetan, 17:30ean, partaide berriei harrera egingo diete. Otsailaren 3an, 17:00etan, futbolin eta ping-pong txapelketak jokatuko dituzte. Biharamunean, 18:30ean, Santa Ageda eskea egingo dute.
Otsailaren 10ean, 17:00etan, pelikula emanaldia egongo da, txokolate beroarekin. 17an, ordu berean, pizzak egingo dituzte. Otsaileko ekitaldiekin bukatzeko, 23an, 18:30ean, Aste Santuko eta apirila eta ekaina bitarteko programazioa zehazteko bilera egingo dute.
Martxoko ekitaldi guztiak 17:00etan izango dira. 3an eskulan tailerra egingo dute, 10ean pelikula emanaldia egongo da palomita eta guzti, eta 17an pintxo lehiaketa egingo dute.