Antzerki Garaia hasiko da gaur 'Obra de Dios' antzezlanarekin
Gaur, 20:00etan eta bihar, 22:15ean, Antzerki Garaiaren lehenengo saioa izango da Beasaingo Usurbe Antzokian: Txalo Produkzioaren Obra de Dios. Gazteleraz da; 10 euro balio du sarrerak. Tamzin Townsenden zuzendaritzapean ariko dira oholtza gainean Mar...
Gaur, 20:00etan eta bihar, 22:15ean, Antzerki Garaiaren lehenengo saioa izango da Beasaingo Usurbe Antzokian: Txalo Produkzioaren Obra de Dios. Gazteleraz da; 10 euro balio du sarrerak. Tamzin Townsenden zuzendaritzapean ariko dira oholtza gainean Mariano Pela, Chema Rodriguez-Calderon eta Bernabe Fernandez. New Yorken arrakasta handia izaten ari den komedia da, barrez lehertzekoa. Unibertsoko Juana, Zeru eta Lurraren egilea bisitan etorriko da antzokira 10 aginduak berridaztera. Aintzinatik egin izan ohi diren galderen erantzunak jasotzear daude.