Eduardo Saenz de Cabezon matematikariaren hitzaldia gaur Igartzan
Lemniskataren Urtarrila, matematikaren bila zikloaren barruko bigarren hitzaldia izango da gaur, 19:00etan, Igartzan. Eduardo Saenz de Cabezon matematikariak Un teorema llamado deseo gaia izango du hizpide. Matematikan doktorea da eta arlo horretan egi...
Lemniskataren Urtarrila, matematikaren bila zikloaren barruko bigarren hitzaldia izango da gaur, 19:00etan, Igartzan. Eduardo Saenz de Cabezon matematikariak Un teorema llamado deseo gaia izango du hizpide. Matematikan doktorea da eta arlo horretan egin du lan irakasle, ikerlari eta dibulgatzaile moduan. 2001etik Universidad de la Riojan irakaslea da Matematika eta Konputazio Departamentuan. Matematika dibulgazioan ahalegin berezia egiten du. 2013an Famelab bakarrizketa zientifikoen lehiaketa irabazi eta gero, beste hainbat zientzilarirekin batera Big Van Cientificos sobre Ruedas sortu zuen. Youtuben Derivando kanala du.