Ezkioren erronka nagusiei buruzko bilerak
Ezkioko Udalak herritar guztiei zuzendutako bi batzar antolatu ditu herri bezala dituzten erronka nagusien inguruko hausnarketa kolektiboa egiteko. Lehenengoa gaur egin dute eta 30 bat lagunek parte hartu dute. 2017. urtearen balantzea eta balorazioa egin dute. Bigarrena datorren larunbatean izango da, 10:00etatik 13:00etara udaletxean. Herriaren izera definituko duten oinarri nagusien gaineko eztabaida izango da.