Goierriko 8 taldeetatik Txoritegi bakarrik sailkatu da bola finalera
Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketaren finalera Goierriko talde bakarra igaro da: Segurako Txoritegi. Igandean bukatu zen sailkatze fasea, bi jardunaldiren ondoren. Guztira 17 taldek parte hartu dute, horietatik zortzi Goierrikoak. Finala Seguran joka...
A multzoan, bigarren eta azken tiraldia Olaberrian jokatu zen, herenegun. Eguneko bi talde onenek lortu dute finalera igarotzea: Santa Kruzek (Urnieta), guztira 495 puntu batuta; eta Txoritegik, 479rekin.
B multzoa Lasarten bukatu zen. Gabiria-B taldeak ezin izan zion bigarren postuari eutsi, eta finalaren atarian geratu da. Ategorrieta (483) eta Zarauzko Zelaiondo-A (475) joango dira.