Jaiak lantzen dituen lantaldeak bilera egingo du gaur
LEGAZPI // Gaur, 18:30ean, bilera deitu du Legazpiko jaiak lantzen dituen lantaldeak. Kultur etxeko ikastaro gelan izango da. Bileran Gabon ekitaldien balorazioa egingo dute, Inauteriak prestatuko dituzte eta maiatzeko Santikutz jaien lanketarekin hasi...
LEGAZPI // Gaur, 18:30ean, bilera deitu du Legazpiko jaiak lantzen dituen lantaldeak. Kultur etxeko ikastaro gelan izango da. Bileran Gabon ekitaldien balorazioa egingo dute, Inauteriak prestatuko dituzte eta maiatzeko Santikutz jaien lanketarekin hasiko dira. Bilera irekia da eta interesa duen edozein herritar, elkarteko zein taldeko kide joan daitekeela gogoratu dute kultur zerbitzutik.