Beasain Challengeko sei probak zortzi korrikalarik egin dituzte
Beasainen antolatzen diren sei lasterketetan herriko korrikalarien parte hartzea bultzatzeko helburuarekin sortu zen Beasain Challengea. 2017an, 256 korrikalarik hartu zuten parte probaren batean, 2016an baino 40 gehiagok; 24 emakumezkoak izan ziren, 2...
Beasainen antolatzen diren sei lasterketetan herriko korrikalarien parte hartzea bultzatzeko helburuarekin sortu zen Beasain Challengea. 2017an, 256 korrikalarik hartu zuten parte probaren batean, 2016an baino 40 gehiagok; 24 emakumezkoak izan ziren, 2016an baino 3 gehiago.
Beasaingo sei lasterketetan parte hartu dutenak Gorka Etxeberria, Amaia Barandiaran, Elena Calvillo, Haritz Mujika, Mikel Azurmendi, Andoitz Imaz, Juan Carlos Valdivielso eta Josu Aguilar dira. Beasain Challenge 2017 Finisher etiketa daraman txamarra gorria eta diploma jaso zituzten guztiek. Bost lasterketetan parte hartu dutenak Jon Garmendia, Jon Aizpuru, Iker Urteaga, Iñaki Etxeberria, Koldo Agirre eta Xiker Mujika dira.