Kontzertu sorta polita Legorretako neguko zikloan
LEGORRETA // Neguko kontzertu zikloaren egitaraua prest dago Legorretan. Pasa den ostiralean Fumut eta Sofa taldeek ireki zuten zikloa. Datorren otsailaren 16an, Septimo A eta Ze Esatek! taldeek joko dute. Martxoaren 22an, Bullet Proof Lovers taldearen...
LEGORRETA // Neguko kontzertu zikloaren egitaraua prest dago Legorretan. Pasa den ostiralean Fumut eta Sofa taldeek ireki zuten zikloa. Datorren otsailaren 16an, Septimo A eta Ze Esatek! taldeek joko dute. Martxoaren 22an, Bullet Proof Lovers taldearen txanda izango da, eta martxoaren 23an Liher taldearen txanda izango da. Kontzertu guztiak Herri Antzokian izango dira, 22:30ean.