Inaute larunbatean, otsailaren 10ean, ospatuko du Ostadar dantza taldeak urteroko euskal inauteri herrikoia. Ohi bezala, irekia da ekitaldia eta adin desberdinetako beasaindarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, «guztiok elkarrekin inaute...
Inaute larunbatean, otsailaren 10ean, ospatuko du Ostadar dantza taldeak urteroko euskal inauteri herrikoia. Ohi bezala, irekia da ekitaldia eta adin desberdinetako beasaindarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, «guztiok elkarrekin inauteriak elkarrekin jai giroan eta dantzan ospatzeko. Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea da helburua». Euskal Herriko txoko desberdinetatako inauterietako hainbat dantza dantzatuko dituzte.
Dantza-desfile herrikoia prestatzeko entseguak irekiak egiten hasita daude dagoeneko Ostadarren egoitzan (Oriamendi,10): astearteetan 19:00etatik 20:00-etara, asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara edo 20:00etatik 21:00etara, ostiraletan 20:00-etan eta larunbatetan 11:00etan.
Erromeria iluntzean
Otsailaren 10eko goizean, 11:00etan hasita, kalez kale ibiliko dira dantzariak. Iluntzean, berriz, 19:30etatik aurrera, erromeria egingo dute Loinazko San Martin plaza azpian.