Martxoaren 8ko emakumeen greba antolatzeko bilera gaur da
Emakumeen Mundu Martxak mundu mailako emakumeen greba antolatu du Martxoaren 8rako. Egungo sistema ekonomiko eta sozial hau emakumeek egiten duten lan ikusezinari esker mantentzen dela ikusaraztea da helburua. Egun horren harira, greba antolatzeko, ide...
Emakumeen Mundu Martxak mundu mailako emakumeen greba antolatu du Martxoaren 8rako. Egungo sistema ekonomiko eta sozial hau emakumeek egiten duten lan ikusezinari esker mantentzen dela ikusaraztea da helburua. Egun horren harira, greba antolatzeko, ideiak biltzeko eta kezkak argitzeko, gaur, 19:00etan, batzar irekia egingo dute Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Goierriko emakumezko guztiei egin diete deia: «Gazteak, edozein adinetakoak, ezkonduak, ezkongabeak, alargunak, ikasleak, langileak, zaintzaileak, etxekoandreak, amak, amonak, langabetuak… denak gara beharrezkoak», dio Beasaingo Feministak taldeak.