Julen Pradoren aldeko elkartasun sagardo dastaketa

POLITIKA // Julen Prado beasaindarrarentzat 7 urteko kartzela zigorra eta 45.000 euroko isuna eskatu du Madrilgo Auzitegi Nazionalak eta egoera hori salatzeko #JLNAske plataforma irekia sortu dute. Larunbatean elkartasunezko sagardo dastaketa antolatu dute, plaza azpian, 18:30etik aurrera. Edalontzia 4 euro kobratuko dute. Kamisetak ere atera dituzte 10 euroan. Kamiseta eta edalontzia eros daitezke 12 euroan. Irabaziak gastu judizialentzat izango dira.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend