Gaur, 22:30ean, hasiko dira Matxinbentako Santa Ageda jaiak, Loinazko San Martinen omenezkoak, mus txapelketarekin. Lau erregetara eta lau usteletara jokatuko da. Irabazlearentzat txapel bana eta 200 euro daude zain; bigarren sailkatuentzat arkumea eta...
Gaur, 22:30ean, hasiko dira Matxinbentako Santa Ageda jaiak, Loinazko San Martinen omenezkoak, mus txapelketarekin. Lau erregetara eta lau usteletara jokatuko da. Irabazlearentzat txapel bana eta 200 euro daude zain; bigarren sailkatuentzat arkumea eta bi txanpain botila; eta hirugarren sailkatzen direnentzat, oilasko parea eta bi ardo botila.Bihar arratsalde osoan, puzgarriak izango dituzte txikienek; pailazoak eta txokolate jana ere bai. Gauean, berriz, bertso afaria egingo dute Iker Zubeldiarekin eta Beñat Lizasorekin.Bertso afarirako txartelak aurrez hartu behar dira Beheko Tabernan edo 943 88 63 15 telefono zenbakira deituta. Gaua alaitzeko, erromeria izango da Xabier Etxaniz eta Itzeder trikitilariekin.
Igandean eta astelehenean
Igandean, santa eskean aterako dira auzotarrak Loidisaletxe bertsolariarekin eta Laja eta Izer trikitilariekin. Baina auzoan izango da festarik: 11:00etan meza, ondoren ume jolasak, eta Azpeitiko eta Beasaingo pilotarien arteko eskuzko partidak. Eguerdian, berriz, herri kirol jaialdia egingo dute: Mikel Larrañaga aizkoran eta Guzta eta Goenatxo III.a harri jasotzen. Egun guztian Itzeder eta Txibilter trikitilariek alaituko dute giroa. Gauean, santa eskekoen etorrerarekin erromeria egingo dute. Astelehenean, azkenik, 11:00etan meza, eta ondoren jubilatuentzat hamaiketakoa egingo dute. Festen bukaeran, bertako produktuekin osatutako otarraren zozketa egingo dute.