Pas Pielagos taldearen aurka jokatuko du Basoa Banaketak-ek
Aurreko asteburuan Torrelavegan, lortutako garaipen garrantzitsuaren ondoren, beste aurkari kantabriar baten aurka jokatuko dute larunbatean Or- diziako Basoa Banaketak saskibaloi taldeko mutilek. Oraingo honetan etxean jokatuko dute, Majori kiroldegia...
Talde indartsua aurrean
Kantabriarrak goikaldean kokatuta daude sailkapen nagusian; bosgarren daude, laugarrenarekin berdinduta eta hirugarrenetik garaipen bakarrera.
Aurten egin dituzten zazpi fitxaketei esker, talde indartsua osatu dute; AA multzoko saskiratzaile nagusia den Ron Lee amerikarra taldean dute.
Dena den, Ordiziakoek argi utzi dute denboraldi osoan zehar, erraz kokiltzen ez diren horietakoak direla eta oraingoan ere berdin gertatuko da. Poliki-poliki, lesionatutako jokalariak errekuperatzen hasi dira gainera eta igandeko garaipena eta gero moralez gainezka daude.