Ampo Ordiziak 32 eta 0 irabazi dio La Vilari

IMG_4427

Bolada onean daude ordiziarrak. Eta hala erakutsi dute gaur ere. Partidaren hasieratik jaun eta jabe izan dira zelaian, eta azkenean, 32-0 irabazi diote La Vila talde katalanari. Ampo Ordiziak azken hiru partidak jokatu ditu segidan etxean -bat atzeratutakoa- eta hirurak irabazi ditu. Gaur ere, joko sendoa erakutsi dute, eta Altamirako zaleen babesarekin, bost puntu lortu dituzte, play offetarako bidean beste pauso bat emanez.

IMG_4445Hirugarren minuturako aurrea hartu dute etxekoek, eta handik aurrera, jokoan nahiz markagailuan, ordiziarrak izan dira nagusi. Erasoan asmatu egin dute, eta defentsan ere sendo aritu dira. Merezitako garaipena lortu du beraz, Marotias eta Garmendia bikoak zuzendutako taldeak.

Ligak atsedena hartuko du

Datozen bi asteburuetan ligak atsedena hartuko du, eta otsailaren 24 eta 25eko asteburuan jokatuko dute hamazazpigarren jardunaldia. Une honetan 6. postuan daude, 45 punturekin.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend