Bederatzi mila lagunek eman dute Zegama-Aizkorri lasterketarako izena

Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea bukatu da. Atzo arratsaldean itxi zituzten zerrendak, eta guztira, 9.000 lagunek baino gehiagok eman dute hiru probetakoren batean parte hartzeko izena. Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu nahi dutenak 8.645 dira; kilometro bertikalean 971 dira izena emandakoak, eta junior trailean beste 50.

Horietatik gutxi batzuk besterik ez dute lortuko dortsala, ordea. Mendi maratoian 500 lagun aterako dira, eta horietatik erdiak dira zozketa bidez sartuko direnak. Dortsalen zozketa, otsailaren 23an egingo dute. Izena emandakoen zerrenda kirolprobak webgunean kontsultatu daiteke.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend