Idiazabalgo haurren playbacka iruditan
Idiazabalgo San Blas jaien barruan, ekitaldirik koloretsu eta jendetsuenetako bat izaten da umeen playbacka. Taldeka banatuta, kantu eta koreografia ezberdinak landu dituzte Idiazabalgo haur eta gaztetxoek, gero guraso eta senideen aurrean aurkezteko. Ostiral arratsaldean egin zuten ikuskizuna. Mozorroek eta musikak lagunduta, saio polita osatu zuten.