Santa Ageda bezperan, Goierriko herririk gehienetan dago kantuan ateratzko ohitura. Itsason ordea, etxez etxe eskean ateratzeaz gain, beste zentzu bat eman diote egun horretako koplei. Izan ere, urtean zehar herrian izandako gertakariak gogoratzeaz gain, aurten herrira bizitzera etorri direnei harrera egiteko erabili dituzte. Kopla tailerra ere egin dute urtean zehar, eta bertan prestatu zituzten asteburuan kantatu beharreko koplak. Igande eguerdian ostatuan egin zuten ekitaldia, eta ongietorria eman zieten Bogdan, Mihaela, eta Justino eta Nerea itsasoar berriei.
Abestu zituzten 21 kopletan, herriko eta aktualitateko beste hainbat gai ere izan zituzten hizpide kopletan. Itsasorekin zerikusia izan duten hainbat ekitaldi kontatu zituzten, tartean Itsasoko udala berriz osatu zutenekoa, Errementari pelikularen errodajea, edota Nafarroako Itsaso herriarekin topaketa egin zutenekoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.