Aranek 7-1 mendean hartu du Koyote taldea, eta sailkapeneko hirugarren postuan dago.
Beasaingo Areto Futbol Txapelketan, aldaketa izan da sailkapeneko lidertzan. Joan den astean Zintzharri zegoen buruan, baina asteburuan galdu egin dute Rhusbi Kattalinekin (2-4), eta Zulok aurrea hartu dio, Txerkoleri irabazita (2-1). Hiru eta laugarren postuen artean ere bada lehia; Arane dago hirugarren 24 punturekin, baina puntu bakarrera du Rhusbi Kattalin.
Goleatzaileen sailkapenari dagokionean, Arane taldeko Xabi Tapiak jarraitzen du buruan, 17 golekin. Hamahiruna dituzte Iker Gonzalezek (Rhusbi) eta Andoni Arruabarrenak (Kabka) eta hamani Arkaitz Vazquezek (Zintzharri).
ASTEBURUKO EMAITZAK:
- Jazpana 1 – 3 Jumanji
- Banba 3 – 7 Kilker
- Antxusi 2 – 7 Matxi
- Zintzharri 2 – 4 Rhusbi Kattalin
- Koyote 1 – 7 Arane
- Garaitezinak 5 – 3 Kabka
- Zulo 2 – 1 Txerkole
SAILKAPENA: