Mari Romero: «Idazteko asko irakurri behar dela esaten diet nire ikasleei»
Domingo Agirre ikastetxean irakaslea da Romero (Quintana de la Serena, Extremadura, 1958). Idazlea ere bada, emankorra, eta bigarren eleberria argitaratuko du aurki.Jaio eta 20 egunera etorri zinen Euskal Herrira.Bai, gurasoak hemen bizi ziren jada. La...
“Bernardo Atxagak nire lehen nobela atsegin handiz irakurri zuela idatzi zidan” “Gure aitak betidanik idatzi izan du poesia, gehiena herrimina ardatz hartuta”Zuen familiaren historia emigrazioaren historia da, ezta? Hala da. Lehen nobela autobiografikoa da. Etxean entzundako pasarteak eta nik neuk bizi izandakoak bildu nituen. Hori guztia Altsasun kokatuta; han oso harrera ona izan zuen liburuak. Ez da denbora asko kartzelan dauden hango hiru gazteei elkartasuna agertzeko antolatutako mahai inguru batean parte hartu nuela. Gazte haietako baten ama gure pareko bizilaguna zen, aberatsak ziren gure begietara eta beti geunden leihotik begira; haiek zituzten gauza guztiei begira jartzen ginen, inbidiaz. Mahai inguruaren ostean, gaztearen amak zer esan eta beraiek ere gure inbidiatan zeudela esan zidan, hain zuzen gure etxea beti zegoelako jendez lepo. Kapitulu bat ‘Erleak’ aldizkariaren zazpigarren alean argitaratu zenuen, eta bide batez, eleberri osoa euskarara ekarri zenuen. Bai, senideek zein lagunek denek zoragarri idazten dudala esaten didate, baina nik kritika objektibo bat behar nuen. Lehengusu baten bitartez lehen nobela hura Bernardo Atxagaren eskuetara iritsi zen nire helbide elektronikoarekin batera. Ez zait ahaztuko bere erantzuna korreoan aurkitu nuen eguna. Atsegin handiz irakurri zuela esan zidan. Halako batean Erleak aldizkarian nobelaren zortzigarren kapitulua argitaratzeko proposamena egin zidan. Euskaraz behar zuen eta aitzakia horrekin eleberri osoa itzuli nuen. Erleak-eko ale hura emigrazioari buruzkoa izan zen. Izan ere, gaztelaniaz idazten duzu. Gaztelania da nire ama hizkuntza eta emari handiagoa dut. Euskara 18 urte nituela ikasi nuen. Edonola ere, badut euskaraz hasitako proiektu berri bat. Ez da argitaratzear zauden lana, ezta? Ez. Uda aurretik argitaratuko dudan lana El pintor de sonrisas da. Ez da autobiografikoa, fikzioa baizik. Bere ametsen atzetik doan gazte baten istorioa da, tartean 36ko gerra sartuko da, maitasun istorio bat ere bai, eta pinturarekiko zaletasuna. Nobela hegoaldeko herri batean, Aragoiko Piriniotan, Parisen eta Mexikoko hiri batean ere kokatu dut. Piriniotako tokiak ondo ezagutzen dituen lagun baten laguntzarekin deskribatu ditut, baina Mexikon ez naiz sekula egon eta hango hiriaren nolakotasuna sortu dut. ‘Crowfounding’ kanpaina bat abiarazi duzu liburua publikatzeko? Aurreko eleberria bezala, bigarren hau ere Compostelako Santiagoko (Galiza) Tandaia argitaletxearekin argitaratuko dut. Nik crowfounding-a zer zen ere ez nekien eta ez nengoen oso seguru, egia esan. Aitzitik, argitaletxekoek kanpainak nobelari zabalkundea emango ziola, eta buruari buelta asko eman ondoren, crowfounding-a egitea erabaki nuen. Aurreko liburua argitaletxea eta biok editatu genuen. Hau da, nire poltsikotik diru kopuru bat jarri nuen. Oraingoan crowfounding bidez 960 euro lortu ditugu eta horrekin aurrera goaz. Nondik datorkizu idazteko zaletasuna? Beti gustatu izan zait. Domingo Agirren antzerkiak asmatu izan ditut eta lehiaketa baterako ipuin bat idatzi nuen; nik idatzi eta ikasleek ilustratu. Ecoembes lehiaketara aurkeztu, eta irabazi egin genuen. Madrilera joan ginen denok eta Almudena Grandesen eskutik jaso genuen saria. Itzela izan zen. Herentzian ere zer edo zer jaso dudala uste dut. Izan ere, gure aitak betidanik idatzi izan du. Poesia idazten du, gehienetan herrimina ardatz hartuta. Umea zela artzain lanetan ibili zen eta gerora Euskal Herrira lanera etorri zen. Ez zen luzaroan eskolara joan, baina sormen zein memoria handiak ditu. Aitak kontatutako pasadizo bat dago El pintor de sueños liburuaren abiapuntuan eta Ganbarako etxea bere memoria handi horri esker idatzi ahal izan nuen. Geratu gabe ari zara idazten. Bai. Buruari buelta asko emateko joera daukat eta idazteak libre sentituarazten nau. Orain beste hiru eleberri dauzkat esku artean, bi gaztelaniaz eta bat euskaraz. Ikasleek badakite idazten duzula, zer diote? «Idazteko zer egin behar da, andereño?», galdetzen didate eta nik asko irakurri behar dela erantzuten diet.