Urbia, elurtuta eta airetik
Zeruari begira gabiltza egunotan, iragarpenak beteko diren edo ez, elurrik egingo ote duen edo ez. Inguruko mendi eta gain askotan ordea, ondo zuritu du elurrak egunotan. Eta horrelakoetan gertatzen den bezala, jende asko joaten da mendira, elurrarekin gozatu eta irudi ikusgarriak hartzera. Hala egin du ThekiThenis erabiltzaileak, Urbiako fondaren inguruetan. Drone-arekin airetik hartutako irudi ikusgarriak dira. Asteburuan grabatu eta igo du bideoa, eta egun gutxian, 8.400 bisitatik gora izan ditu bideoak.