Auzipetuen alde bertso desafioa egingo dute gaur
Loiolako herri harresiaren harira auzipetu dituzten bi lagunen aldeko saioa izango da. Gabiriako eta Azpeitiko taldeen arteko bertso desafioa izango da gaur, OsinaldenLoiolako herri harresiaren harira auzipetutako bi lagunen alde, hainbat elkartasun ek...
Loiolako herri harresiaren harira auzipetu dituzten bi lagunen aldeko saioa izango da. Gabiriako eta Azpeitiko taldeen arteko bertso desafioa izango da gaur, Osinalden
Loiolako herri harresiaren harira auzipetutako bi lagunen alde, hainbat elkartasun ekitaldi antolatu dituzte datozen aste eta hilabeteetarako. Gaur bertan, Gabiriako eta Azpeitiko taldeen arteko bertso desafioa egingo dute. Gabiriako Osinalde elkartean izango da saioa, 21:00etan.Loiolako herri harresian parte hartu zuten bi lagun, Beñat Hach Embarek ormaiztegiarra eta Esteban Orbegozo azpeitiarra auzipetu egin zituzten. Epaitegietatik pasa ondoren, gertaeren erantzukizun zibila leporatu diete, eta 25.000 eurotik gorako isunari egin behar diote aurre. Gabiriako bertso saioko sarrerekin bildutako dirua, isun hori eta epaiketako gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da.
Bertso afari formatua izango du desafioak. Gabiriako taldean Aratz Igartzabal Potto, Endika Igartzabal Anbu eta Gorka Maiz Paxtel ariko dira. Azpeitikoan, berriz, Beñat Lizaso, Leire Ostolaza eta Haritz Etxeberia Ministro. Gai jartzaile lanetan , bestalde, Jokin Murua ariko da.
Hilaren 17an Zumarragan
Gabiriako saioaren bide beretik, datorren astebururako bertso afaria antolatu dute Zumarragako Amalur elkartean. Hilaren 17an izango da, eta Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia ariko dira.