Hasi da mozorro festa Goierrin. Atzo hasi eta datorren asteartera arte dira inauteri ekitaldiak hainbat herritan. Haurren desfileak dira nagusi egitarauetan
Ostegun Gizenarekin eman zitzaien atzo hasiera Inauteriei. Goierriko txoko gehienetan, kaleko arropak mozorroengatik aldatuko dituzte ondrengo egunetan. Festa atzo hasi zen eta as- teartera arte luzatuko da.
Herri bakoitzak bere modura antolatu ditu egun hauek. Badira gaztetxoenei begira jarri diren ekitaldiak, baina badira egun hauetara parrandarako gogoz iritsi direnak ere.
Ostegunetik aurrerako jaia
Badira hainbat txoko Goierrin atzoz geroztik inauterietan murgilduta daudenak. Itsasondon, esaterako, Urkipe herri eskolako haurren ideia jarri dute martxan. Lehen
inautloia egin zuten, duatloi batean ikus daitezken pertsonaiez jantzi eta lasterketari ekinez.
Ohiturei jarraipena emanez, Zumarraga eta Urretxuko udalek, atzo goizean txorizoen ogitartekoen eta laranjen banaketa antolatu zuten. Lazkaon, beriz, LH 6ko ikasleek gazteagoei inauterietako pertsonaiak aurkeztu dizkiete astean zehar.
Desfileak nagusi dira gaur
Goierriko txikienentzat egun magikoa izan dadin, herri bakoitzeko eskolek desfile eta jai giroa plazaratu nahi izan dute.
Goizean goizetik hasiko dira ekitaldi batzuk. Lazkaon ostiraletako kantujiran mozorrotu egingo dira. Kolorez ere jantziko dituzte herrietako kaleak. Herritarren begiak alaitzeko desfilatuko baitute, Beasainen, Seguran, Ormaiztegin eta Legorretan esaterako. Horrez gain, emanadiak ere eskainiko dituzte gaur: Beasaingo hainbat kastetxek baita Gabiriako, Idiazabalgo, eta Zegamako haurrek ere.
Festa gogoa dutenentzat
Mozorroak jaztearekin asetzen ez denak ere badu aukera Goierrin.
Gaurko eguna luzatu nahi duenak Segura zein Ataunen du hitzordua. Seguran afarien ondoren Mozorro Gauean murgitzeko asmoa dute. Ataunen, berriz,
Zarata festa antolatu dute Oargin. Biharko planak egin ez dituenak Urretxuko Ederrenan DJ-ak izango dira. Legazpin Gaztetxean antolatu dute jaia.