Sahararen aldeko krosa hilaren 25ean egingo dute Ormaiztegin
Ormaiztegiko Sahararen aldeko krosa antolatzen hasiak dira dagoeneko. Aurten, otsailaren 25ean egingo dute proba, eta izena emateko epea zabaldu dute jada. Aurten ere bi ibilbide izango dira, 10 kilometrokoa, eta 5,4koa. Lasterketa sinbolikoa ere eging...
Mohamed Salem Hache Embarek fronte polisarioko kide eta urtetan nazioarteko diplomazian aritutakoaren omenez hasi ziren lasterketa hori egiten, 2006. urtean. Antolatzaileen helburua, egun batez Sahararen egoera gogora ekartzea da, lasterketa baten bidez.
Izen-emateekin bildutako dirua, Gipuzkoako Sahara Herriaren Aldeko Lagunak elkarteari ematen diote urtero; iaz, esaterako, 5.500 euro bildu zituzten. Parte hartzeko, kirolprobak.com atarian eman behar da izena.