Agenda 21eko Foroan Latxartegiko parke txikiaren berrikuntza hartuko dute hizpide

Berrikuntza horien nondik norakoa aztertuko dute eskoletako eragile zein gurasoekin; zaintza zerbitzua egongo da

Latxartegiko_parke_txikiaLatxartegiko jolas parke txikia berritzeko asmoa du Legazpiko Udalak. Izan ere, iazko aurrekontu parte hartzaileetan lehenetsitako proiektuetako bat izan zen. Berrikuntzen nondik norakoari buruzko gogoeta egingo dute Agenda 21eko Foroan. Foroa bihar elkartuko da 18:30etik 20:00etara kultur etxean.

Parkeek haurren jolasean jokatzen duten rolari buruz mintzatuko dira, jolas parkeen eboluzioa aztertuko dute pedagogiaren ikuspuntutik eta ikuspegi horien arabera Latxartegiko parke txikiak izan beharko lukeen itxura aztergai izango dute.

Forora ikastetxeetako ordezkariak joan daitezen nahi dute, bereziki Haztegikoak erabiltzaile nabarmenenak direlako. Gurasoak ere gonbidatu dituzte; zaintza zerbitzua egongo da, aurrez izena eman behar da.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend