Binakako XII. Pilota Txapelketan izena emateko epea zabalik

Legazpiko Gazteak kirol elkarteak hamabigarren urtez antolatu du Binakako Pilota Txapelketa. Izena otsailaren 18ra arte egongo da zabalik.

Izena Urbeltz, Giroa, Oilarra eta Karibe Zaharra tabernetan eman daiteke, baita Gaztetxean zein Hizkuntza liburu dendan ere.

Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira izena ematerakoan, eta parte hartzaileak Legazpin jaiotakoak zein hazitakoak edo bertan bizi direnak izatea ezinbestekoa da. Lehiaketan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da.

Informazio bilera

Taldeen zozketa eta txapelketari buruzko informazio gehigarria otsailaren 20ean izango den bileran emango dutela iragarri dute antolatzaileek. Bilera 19:00etan izango da Legazpiko Kultur Etxean.

Txapelketa datorren otsailaren 23an hasiko da, ostirala, eta maiatzaren 5ean, larunbata, jokatuko da finala.

Irabazleek txapela, garaikurra eta profesionalen partidarako bi sarrera jasoko dituzte. Bigarrenek garaikurra eta partidarako bi sarrera. Hirugarren bikoteak garaikurra eta laugarrenek oroigarria jasoko dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend