Euskara ikastaroak merkatarientzat Ordizian

Goiztiri AEK euskaltegiak merkatariei zuzendutako eskaintza berria egin du: 100 orduko autoikaskuntza ikastaroa da. Goiztirik ikastaroaren materiala eskura jarriko die interesa dutenei eta 15 egunetik behin, 45 minutuko tutoretza egitea eskainiko diete dendan bertan. Mintzasaioak ere egingo dituzte.

Ikastaroaren prezioa 92 eurokoa da eta izen ematea zabalik dago otsailaren 15era arte. Horretarako, 943 88 91 74ra deitu, ordizia@aek.eus epostara idatzi edota egoitzara joan beharko da.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend