Santikutzak apirilaren 30etik maiatzaren 4ra ospatuko dira
Urtarrileko osoko bilkuran maiatzeko Santikutz jaien datei buruz aritu ziren. Hain justu, EH Bilduko Mikel Altzelai zinegotziak eman zuen udal gobernuaren proposamenaren berri: jaiak maiatzaren 3tik 6ra egiteko asmoa zutela esan zuen, baina proposamena...
Imazek emandako azalpenen arabera, «arazoak zeuden beste datekin, esate baterako, Mirandaola eguneko ezpata dantza egiteko zailtasunak zeuden». Mirandaola Eguna maiatzaren 6an ospatuko dute.
Jai batzordea biltzen ari da jada eta egingo duten hurrengo bilera irekia otsailaren 20ean izango da, asteartez.