'Tamaina handiko traste zaharrak: zeintzuk, noiz eta nola atera' lelopean diptikoak banatuko dituzte Goierriko etxeetan. Herriz herri 2018ko egutegia eta ordutegia zehaztu dituzteSasieta Mankomunitateak kanpaina berria jarri du martxan, Tamaina handi...
Sasieta Mankomunitateak kanpaina berria jarri du martxan,
Tamaina handiko traste zaharrak: zeintzuk, noiz eta nola atera goiburupean. «Modu txarrean, ordutegiz edo egutegiz kanpo ateratako tamaina handiko traste zakarrek ematen duten irudi kaskarra konpondu» nahi dute kanpainarekin. Goierriko etxeetan diptikoak banatuko dituzte egunotan, traste zaharrak ateratzeko ordutegia eta egutegia errespetatu behar dela azpimarratuz. Honela, hilean behin edo bitan jasotzen diren herritan egutegi pertsonalizatua txertatu da, 2018 urtean zehar zein egunetan atera daitezkeen zehazten duena.
Zehaztapen horiez gain, traste zaharrak edukiontzien kontra ez jartzea, pasabidea ez oztopatzea eta edukiontzien erabilpena ez galaraztea eskatzen du Sasieta Mankomunitateak.
Era berean, diptikoak gogorarazten du «ezin dela edozein gauza» atera: «Badira atera ezin daitezkeen zenbait hondakin nahitanahiez garbigunera eraman beharrekoak; hala nola, eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak, gurpilak, egurrezko paletak, hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…) eta iñausketa-hondarrak (adarrak…)».
Ordutegia
Traste zaharrak gauean atera behar dira, 21:00etatik aurrera.
Herriz herri
Altzaga. Otsailaren 26an.
Arama. Otsailaren 26an.
Ataun. Otsailaren 20an.
Beasain. Igande gauetan.
Ezkio. Otsailaren 22an.
Gabiria. Martxoaren 8an.
Gaintza. Otsailaren 19an.
Idiazabal. Otsailaren 25ean.
Itsaso. Otsailaren 22an.
Itsasondo. Martxoaren 12an.
Lazkao. Astearte gauetan.
Legazpi. Ostegun gauetan.
Legorretan. Otsailaren 26an.
Mutiloa. Gaur.
Olaberria. Otsailaren 18an.
Ordizia. Astelehen gauetan.
Ormaiztegi. Otsailaren 15en.
Segura. Gaur eta hilaren 27an.
Urretxu. Ostegun gauetan.
Zaldibia. Otsailaren 19an.
Zegama. Gaur eta hilaren 27an.
Zerain. Otsailaren 27an.
Zumarraga. Asteazkenetan.
Zer atera daiteke?
Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta bestelako traste erabilezinak.