Autobusen zain babesean egongo dira laster Gabirian
GABIRIA // Lineako autobusen zain dauden herritarrentzat aterpea eraiki du Gabiriako Udalak. Jendeak itxaron dezan, Baltsaleku iturriaren alboan jarri dute aterpea. Zurezko egitura eraiki dute, teilazko teilatua eta alboetan beirazko panelak ezarriko d...
GABIRIA // Lineako autobusen zain dauden herritarrentzat aterpea eraiki du Gabiriako Udalak. Jendeak itxaron dezan, Baltsaleku iturriaren alboan jarri dute aterpea. Zurezko egitura eraiki dute, teilazko teilatua eta alboetan beirazko panelak ezarriko dituztelarik. Erabat amaituta ez dagoen arren, aste honen amaierarako prest izatea espero dute.