Segurako ehiza txikiko txapelketa hilaren 24an jokatuko da

Gaur eman behar izena Txoritegi elkartean, 19:00etatik 20:00etara.

Goierriko_ehiza_txiki_txap
Txoritegi Elkarteak antolatuta, hilaren 24an jokatuko da Segurako ehiza txikiko txapelketa herrikoia. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute  gaur, 19:00etatik 20:00etara, Txoritegi elkartean bertan. Norbaitek bertara joaterik izango ez balu, 665 72  06 44 (Gurutz) telefonora deitzeko aukera badago. Lizentzia federatiboa eguneratuta eduki behar da txapelketan parte hartu ahal izateko.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend