Bihar 'Igartzatik Ternuara' hitzaldia egingo dute Igartzako jauregian
Batzokia Kultur Elkarteak antolatuta, Manu Izagirre Lacoste eta Iraitz Agirre Aranguren ikerlariak izango dira hizlari. 19:00etan hasiko da. Amaieran sagardoa dastatzeko aukera izango daBihar, 19:00etan, Igartzako jauregian, Igartzatik Ternuara: XVI. M...
Batzokia Kultur Elkarteak antolatuta, Manu Izagirre Lacoste eta Iraitz Agirre Aranguren ikerlariak izango dira hizlari. 19:00etan hasiko da. Amaieran sagardoa dastatzeko aukera izango da
Bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian, Igartzatik Ternuara: XVI. Mendea Euskal Herrian hitzaldia egingo dute Manu Izagirre Lacoste eta Iraitz Agirre Aranguren ikerlariek. Batzokia Kultur Elkarteak antolatu du ekitaldia, «gure historia ezagutzea baita geure burua ezagutzen hasteko lanabesa». Antolatzaileen esaneta, «uste dugu historiak baduela gure izateko moduetan eragina, gizarte moduan eragina, gizarte moduan dugun jokaeretan, gure arteko harremanetan…».Beasaingo kasuan, Igartzak garrantzia izan du herriaren sorreran. «Bideen arteko gurutze garrantzitsu izan zen hartatik igarotzen ziren bertatik bertara garraiatu beharreko merkantziak zein Europa eta penintsulara eraman beharrekoak». Besteak beste, «euskal baleazaleen ontziak egiteko lehengaiak, eta handik garraiatu zituzten Ternuan ehizaturiko baleen gantza erreta lortutako olio kupelak, ia Europa osoko kale argiteria kriseiluak hornituko zituztenak».
Biharko hitzaldian XVI. mendeko bidegurutze kontuak, eraikinak eta arkitektura, baleontziak, zura, gizartea, kultura sagardoa, emakumeak eta gi- zonak, inkisizioa… izango dituzte hizpide bi ikerlariek.
Hamaika arlo eta erakundetan lan egin ondoren, gizartea eta generoa oinarri hartuta, XVI. mendeko Euskal Herria aztertzen dihardu Agirrek. Izagirrek, berriz, euskal arkitektura, zurezko egiturak, bale ontziak, euskal historia eta abar ikertzen du; besteak beste, San Joan baleontziaren indusketan (Ternuan) eta Igartzako eremu historikoaren berreskuratzean dihardu.
Hitzaldiaren amaieran, hizlariekin solasean aritzeko eta XVI. mendean hain garrantzitsua izan zen sagardoa dastatzeko aukera izango da. Horretarako, «Ternuan barrena XVI. men-dean zein 2017. urtean ibilitako Astarbe sagardotegiko lagunak» izango dira Igartzan.