Iparra-Hegoa girotzen hasteko kantaldia izango da bihar Ansa familiarekin
Segurako Botikaxaharrean izango da 19:00etan. Datorren ostiralean, berriz, Iparraldeko Pauline eta Julietteren kantaldia izango da. Martxoaren 12tik 18ra izango da Iparra-HegoaEuskal Herri osoko kultura, hizkuntza, arazoak, ondasunak eta ohiturak ezagu...
Segurako Botikaxaharrean izango da 19:00etan. Datorren ostiralean, berriz, Iparraldeko Pauline eta Julietteren kantaldia izango da. Martxoaren 12tik 18ra izango da Iparra-Hegoa
Euskal Herri osoko kultura, hizkuntza, arazoak, ondasunak eta ohiturak ezagutzeko eta trukatzeko helburua duen Segurako Iparra-Hegoa astea martxoaren 12tik 18ra izango da aurten. Aurretik, ordea, kultur astea girotzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Iparra-Hegoa elkarteak.Bihar izango da lehenengoa, Ansa familiaren Artan Txuriketa ikuskizunarekin. Ama eta bere hiru alaba nafar ariko dira kantari, artoa zuritzen duten bitartean amonak erakutsitako kantuak eta bertsoak abestuz. Belaunaldi arteko transmisioaren lekuko da Ansa familiaren kantaldia: aitona-amonengandik ahoz ahoz pasatako Leitza eta Oiartzun aldeko bertsoen eta kantuen bilduma.
Datorren ostiralean, hilaren 23an, beste bi emakumeren ahotsak izango dira protagonista: Iparraldeko Pauline eta Juliette. Hegaldaka lehenengo diskoa kaleratu dute eta gitarra lagun dutela, euskal kanten bertsioak eta sorkuntza propioak kantatzen dituzte.
Gazteak Euskal Herrian
23. edizioa izango du aurtengo Iparra-Hegoa asteak eta Gazteak Euskal Herrian gaia izango du ardatz. Martxoaren 12tik 14a bitartean, Euskal Herriko gazte mugimendu desberdinetako kideen hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira. Martxoaren 15etik 17a, berriz, Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak Seguran izango dira. Iparra-Hegoako ekitaldietan parte hartzeaz gain, Irizar lantegia eta Goierri eskola bisitatuko dituzte.
Anaiz Funosa bake artisaua
Iparra-Hegoa asteko ostegunean izaten den bertso afarian, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira kantuan, herriko Jon Iturrioz eta Eneko Araiztegi bertsolarien gaiei erantzunez. Afarirako txartelak aurretik jarriko dituzte salgai Elorripen. Martxoaren 16an, arkume errea, txarangak eta DJ Bull disko jartzailea izango dira; larunbatean, ebrriz, mendi irteera, Euskal Herriko gazteen topaketa, taloak eta Iñazki taldea. Igandean, azkenik, martxoaren 18an, Gereziondoko ekitaldi instituzionalean Anaiz Funosa bake artisaua izango dute gonbidatu berezia. Ohi bezala, herri bazkariarekin eta Mutxikoak dantzatuz amaituko da Iparra-Hegoa.