Mus txapelketa antolatu dute batzokian
ZUMARRAGA // Urretxu eta Zumarragako EAJk 34. mus txapelketa antolatu du. Beti bezala, Zumarragako batzokian egingo dute. Mus txapelketa honetan parte hartu nahi dutenek han bertan eman behar dute izena, 19:30etik aurrera. Izena emateko azken eguna mar...
ZUMARRAGA // Urretxu eta Zumarragako EAJk 34. mus txapelketa antolatu du. Beti bezala, Zumarragako batzokian egingo dute. Mus txapelketa honetan parte hartu nahi dutenek han bertan eman behar dute izena, 19:30etik aurrera. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a da. Mus txapelketa hau bi herrietako garrantzitsuenetakoa da eta urtero bikote askok parte hartzen dute.