Nikolas Lekuona argazki lehiaketan izena emateko epea zabalik dago Ordizian
Ordiziako Ortzadar Argazkilari Elkarteak antolatu du zazpigarren aldiz. Saritutako argazkiak erakusketan jarriko dira ondoren. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 13a izango daAbian da, zazpigarrenez, Nikolas Lekuonaren omenezko argazki lehiaketa. ...
Ordiziako Ortzadar Argazkilari Elkarteak antolatu du zazpigarren aldiz. Saritutako argazkiak erakusketan jarriko dira ondoren. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 13a izango da
Abian da, zazpigarrenez, Nikolas Lekuonaren omenezko argazki lehiaketa. Afizionatua edo profesinala izanda, Espainian bizi den edornok hartu ahal izango du parte, Ortzadar Argazki Elkartearen lehiaketan. Bakoitzak aurrez saritu gabeko lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.Oinarriak
Paperean aurkezturiko lanak bakarrik onartuko dira lehiaketan. Gaiari dagokionez irekia izango da eta zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu daitezke argazkiak. Formatuari dagokionez, tamaina ere librea da.
Argazki bakoitzaren atzeal-dean bere izenburua eta argazkilariaren identifikazioa agertu beharko dira. Argazkiekin batera, behar den bezala betetako inskripzio fitxa aurkeztu beharko da.
Egutegia
Lanak aurkezteko epea apirilaren 13an itxiko da. Postaz bidalitako argazkientzako, zigilu markaren data hartuko dute aurkezpen data bezala.
Epaimahaiaren erabakia, apirilaren 28an, larunbata, emango dute, Ortzadarren egoitzan, Ordiziako Barrena kultur etxean. Internet bidez, elkartearen webgunean ere jarriko dute egun batzuk lehenago. Ortzadar Argazki Elkarteak izendatuko ditu epaimahaiko kideak eta argazkigintzan entzutetsuak diren pertsonek osatuko dute.Sarien banaketa, Barrena kultur etxean egingo dute maiatzaren 25ean, 19:00etan.
Lehiaketan parte hartutako lanen hautaketa bat Barrenan bertan egongo da ikusgai, maiatzaren 28tik, ekainaren 8ra arte.
Informazio gehiagorako edota edozein zalantza argitzeko, otzadarordizia@gmail.com epostara idatzi beharko dute interesa duten guztiek.