Pedro Luis Uriarte hurrengo 'Tertulian' saioan Idiazabalen
Datorren asteartean, hilak 20 izango da Idiazabalen hurrengo Tertulian saioa. Pedro Luis Uriarte ekonomilaria izango dute gonbidatu bezala eta El Concierto Económico Vasco: una visión personal hitzaldia emango du.Hitzordua, udaletxean da 19:00etan. H...
Hitzordua, udaletxean da 19:00etan. Herritar guztiak gonbidatuta daude hitzaldira. Idiazabalgo Udalak antolatutako ekimena da Tertulian.
Pedro Luis Uriarte enpresa zuzendari, Ekonomia Zientzietako Lizentziadun eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Lizentziaduna da. Industrias Metálicas Vizcaínas Metalinas enpresan eman zituen bere lehen pausuak.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua ere izan zen 1980 eta 1984 urte bitartean. Banco Bilbao Vizcaya (BBV) eta ondoren, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) banketxeko lehendakariorde eta kontseilari delegatua izan zen horren ondoren.
Gaur egun berriz, Economía, Empresa, Estrategia enpresako sortzailea eta Berrikuntzarako Euskal Agentzia-Innobasqueko lehendakaria ere bada.